Lan egiteko prestakuntza AEGn

Diruz lagundutako Hobetuzen eta Lanbideren ikastaroak

AEGk langileen (aktiboan edo langabeak) prestakuntza pertsonalaren eta profesionalaren aldeko apustua egiten dugu, haien laneratzean edo lanpostu-hobekuntzan lagungarria den prestakuntza-eskaintzarekin. Indarrean dauden Lanbideren deialdiei esker, erabat diruz lagundutako ikastaroen aukera zabala eskaintzen dugu.

EGIN DAITEZKEN IKASTAROAK

Sar zaitez hemen enplegurako prestakuntzaren eskaintza osoa ikusteko. Hautatu zure sektorea eta kontsultatu zer ikastarotan eman dezakezun izena orain.

Arropagintzan lan egiteko prestakuntza

Moda eta arropa-munduarekin lotutakoak atsegin badituzu, kontsulta itzazu gure ikastaroak, % 100 diruz lagunduak, eta aurkitu zuretzako egokiena!

HOBETUZ LANBIDE

Enpresen Administrazioa eta Kudeaketa

Enpresen sektorean sortzen diren lan-eskaintza ugarietan hautagai izateko prestakuntza behar duzu? Ez galdu eta ikas ezazu AEGn!

HOBETUZ LANBIDE

Merkataritza eta marketina

SEO, sare sozialak edo marketin digitala interesatzen zaizu? Aurkitu zure ikastaroa AEGn! Diruz lagunduta daude.

HOBETUZ LANBIDE

Informatika eta komunikazioak

Informatika berrikuntzako prestakuntza: zibersegurtasuna, web-orriak sortzea... Ezagutu itzazu diruz lagundutako ikastaroak!

HOBETUZ LANBIDE

Zer ikastaro mota eskaintzen dugu?

AEGn profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako ikastaroak eskaintzen ditugu, baita espezializaziokoak ere.

Profesionaltasun-ziurtagiria pertsona batek lan-merkatuan identifikatutako jarduera profesional bat gauzatzeko behar duen lanbide-prestakuntza ziurtatzen duen titulu ofiziala da.

Ziurtagiri ofiziala da, eta estatu osorako balio du. Espezializazio-ikastaroek arlo zehatz batean prestatzeko balio dute, edo gaitasun zehatzak ikasteko.

Ez itxaron gehiago, aurkitu zuretzako prestakuntza egokia!

Hobetuz (Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa)

Hobetuz-en ikastaroak aktiboan dauden langileei zuzenduta dauden arren (autonomoak barne), langabeentzako lekua ere badago.

Lanbide (Euskal Enplegu Zerbitzua)

Lanbideren prestakuntza-eskaintza batez ere langabezian dauden langileei zuzenduta dago.